Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Gazteei eskubaloian jokatzeko aukera ematea ohorea da»

Urretxu eta Zumarraga

Jose Angel Garcia Varak (Urretxu, 1960) ia bizitza osoa darama eskubaloian. Urola taldearen sorreran parte hartu zuen eta azken bost urteetan lehendakaria izan da.

2021/10/01
Asier Zaldua

Nolatan eskubaloi zaletasuna?

10 urte bete nituen egunean Logroñora joan nintzen ikastera, salestarren eskolara. Ikastetxe hartan eskubaloiak tradizio luzea zuen eta eskubaloian jokatzen hasi nintzen. Benjamin mailan hasi nintzen, atezain postuan. Ordutik, eskubaloi munduan jarraitu dut.

Nondik nora ibili zara?

Hona itzuli nintzenean, Goierri kirol taldean sartu nintzen. Izan ere, garai hartan Goierrik eskubaloi taldea zuen. 1982an, eskola kirolean, neska talde bat entrenatu nuen. Eskola kirola amaitu zutenean, talde bat eratzea proposatu zidaten. Goierrirekin harremanetan jartzeko esan nien, baina urte hartan Goierriren eskubaloi saila desagertu egin zen eta Urola futbol taldera jotzea erabaki genuen. Lehendakaria Anselmo Portillo zen eta beraien babesa eman ziguten. Ondoren, La Salle-Legazpi ikastetxea eskubaloia lantzen hasi zen eta La Salle-Legazpiko mutilak Urolara etorri ziren.

Epailea ere izan zara.

Sei urte eman nituen epaile lanetan. Nesken Ohorezko Mailako eta mutilen Zilarrezko Mailako partidetan egin nuen epaile lana. Lan hori utzi nuenean, buru-belarri ekin nion entrenatzeari. Carlos Gago zen orduan Urolako lehendakaria. Ordutik, Urolako talde asko entrenatu ditut. Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko lehendakaria ere izan naiz, 2012tik 2016ra. Jon Mendiak Urolaren lehendakari kargua utzi zuenean, 2016an, lekukoa hartu nuen.

Zergatik erabaki duzu lehendakari kargua uztea?

Aurreko denboraldian utzi behar nuen, baina pandemia iritsi zen. Ezin genuen batzarrik egin eta gaizki iruditzen zitzaidan batzarrik egin gabe uztea. Batzarra irailean egin dugu. Angel Maniegak bere hautagaitza aurkeztu du eta berak hartu du klubaren ardura.

Ez duzu kluba utzi behar.

Klubak tituludun entrenatzaileak behar dituenez, kimu mailako mutilak eta kadete mailako neskak entrenatzen jarraituko dut. Horretaz gain, zuzendaritzakoei lagunduko diet. Baina bigarren lerroan egongo naiz.

Ze egoera bizi du eskubaloiak Urretxu eta Zumarragan?

Pandemia garaian ez da eskola kirolik egon eta haur mailako eta kadete mailako taldeek ez dute partidarik jokatu. Horrek bere eragina izan du. Zorionez, neska-mutiko batzuk eskubaloian jokatzeari utzi dioten arren, talde guztiei eutsi diegu. Baina geroz eta haur gutxiago jaiotzen dira eta Urola futbol taldeak geroz eta talde gehiago ditu. Haur gehienak futbolean hasten dira, baina gero batzuk eskubaloira pasatzen dira: futbola gustatu ez zaielako, kuadrillako batek eskubaloian jokatzen duelako…

Egoera ona bizi duzue, beraz.

Bai. Pablo Garcia Junco eskubaloi irakaslearekin egitasmo bat jarri genuen abian eta fruituak jasotzen hasi garela uste dut. Mutilen senior taldeko jokalariak oso gazteak dira eta horrela jarraitzen badute denboraldi honetan edo hurrengoan mailaz igoko direla uste dut. Gainera, seniorretik kimu mailara, talde guztiak ditugu. Neskei dagokienez, gazte mailako taldea falta zaigu. Gazte mailako zortzi jokalari ditugu, baina senior taldera pasa behar izan ditugu. Pixkanaka, maila guztietan talde bana edukitzea lortzen ari gara.

Gipuzkoako gainontzeko taldeek ere egoera ona bizi al dute?

Denok pandemiaren ondorioak pairatzen ari gara. Urnieta Hernanirekin elkartu behar izan da ez desagertzeko. Babesle falta dago eta egoerak hobera egitea espero dugu. Bidasoa Europan jokatzen ari da eta hori eskubaloiarentzat ona da, neska-mutilak eskubaloian jokatzera animatzen baitira. Bestalde, Euskadiko Federazioa hiru herrialdeen arteko elkarlana bultzatzen ari da. Denon artean eskubaloiari bultzada ematen saiatzen ari gara.

Urola Gipuzkoako eskubaloiko historikoetako bat da eta jokalari bikainak eman ditu.

Imanol Gartziandia Hungarian jokatzen ari da eta Iker Serrano Benidormen. Neskei dagokienez, Itsaso eta Susana Fraile ahizpek elitean jokatu zuten.

Urola 1983an sortu zenuten eta lehenengo egunetik klubean lan egin duzu. Zer da zuretzat Urola?

Herriko jende asko pasa da Urolatik. Nire bihotzeko taldea da. Neskek eta nik kluba hutsetik sortu genuen. Anselmo Portillok emandako 10.000 pezetekin eman genituen lehen pausoak. Ondoren, udal laguntzak heldu ziren. Herriko gazteei eskubaloian jokatzeko aukera ematea eta 40 urteren ondoren klubak bizirik irautea ohorea da. Urola seme-alaba baten modukoa da niretzat eta, ahal dudan heinean, lagundu egiten dut.

Noiz eta nolatan banatu ziren Urola futbol taldea eta Urola eskubaloi taldea?

Neskek lan handia egiten zuten dirua lortzeko eta txandalak erosteko garaia heldu zenean klubak ez zuela horretarako dirurik esan zien. Hala, beraien mesederako lan egitea erabaki zuten. Futbol taldearekin hitz egin genuen eta ez zuten oztoporik jarri.

Azken urteetan emakumezkoen kirolak aurrerapauso nabarmenak eman ditu. Urola eskubaloi taldea aitzindaria izan zen.

Aitzindariak izan ginen, bai. Urola eskubaloi taldea neskez osatutako talde bakarra zen Urretxu eta Zumarragan. Goierrik eta Urola futbol taldeak ez zuten nesken talderik. Lehen lau denboraldietan neskak bakarrik izan genituen. Urola eskubaloi taldea neskek sortu zuten eta klub honetako zuzendaritzan emakume asko egon dira beti. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako bilera batean, emakumeen presentzia indartu behar zela esan zutela gogoratzen dut. Garai hartan, gure zuzendaritzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago ziren. Hori bai, gurean ere asko kostatu zaigu beti nesken senior taldeari eustea. Izan ere, neska askok kirola uzten dute unibertsitatera joaten direnean.

Zein da Urola bizi izan duzun une politena?

Une eder asko bizi izan ditut. Neskekin Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabaztea oso berezia izan zen. Baita mutilekin Bigarren Nazionalera igotzea ere.

Larunbatean, Joseba Azpiazuren oroimenezko eskubaloi txapelketan, omenaldia egin zizuten.

Oso une polita izan zen, noski. Urte hauetan guztietan Urolan lan egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Hau guztia talde lanaren fruitua da. Larunbatekoa oso polita izan zen, batez ere Josebaren oroimenezko txapelketan izan zelako. Izan ere, Josebak sekulako lana egiten zuen Urolan: markagailuaz arduratzen zen, une zailetan lasaitu egiten gintuen… Beti bihotzean eramango dut.

Zerbait gehiago aipatu nahi al duzu?

Geroz eta talde gehiago ditugu eta Ispilla kiroldegia txiki gelditzen ari zaigu. Ez daitezela gutaz ahaztu. Beste kirol batzuei laguntzen dieten bezala, eskubaloiari ere lagundu diezaiotela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT