RACVN elkarteak 33. urtez antolatu du Sunsundegiren omenezko rallya. Bihar arratsaldean iritsiko dira ibilgailuak Zumarragara.

RACVN-ek Ignacio Sunsundegiren oroimenezko rallyaren 33. edizioa antolatu du larunbaterako. Rallyak urtero Zumarragan geldialdia egiten du, baina aurten Zumarragaren protagonismoa handiagoa izango da. Izan ere, bertan amaituko da.
Aurkezpena atzo izan zen. RACVN-eko Xabier Artzamendik, Luis Murgia parte hartzaileak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten.
Auto klasikoak 11:30ean abiatuko dira eta 19:00ak aldera helduko dira Zumarragara. 250 kilometro osatuko dituzte.
Bi modalitate daude. Ralliko 61 autoak 50 kilometro orduko abiadan joan beharko dira une oro. Helburura gehien gerturatzen denak irabaziko du. Erakustaldiko 17 autoek ibilbide bera osatuko dute, baina denbora neurtu gabe.
Auto zaharrena Sunsundegiren alabak gidatuko du: 1963ko Mini batekin parte hartuko du. Luis Murgiak eta Javier Urmenetak, berriz, Sunsundegirena izan zen 1969ko Alpine batekin parte hartuko dute. 19:00etatik aurrera auto guztiak ikusteko aukera egongo da Zumarragan.