
Xabi Ormazabal alpinista urretxuarra ETB1eko Helmuga kirol saioko protagonistetako bat izango da. Mendia pasio izeneko erreportajean, duela 17 urte Cho Oyu mendian hil zen alpinista urretxuarra gogoratuko dute Andoni anaiak eta Xabiren bi lagun handik: Alex Txikon eta Felipe Uriarte alpinistek.
Xabiren oroitzapenari bizirik eusteko balioko duen erreportajea bihar (igandea) emango dute: 11:40ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Aurretik, Ekaitz Maiz, Joseba Eskudero eta Joseba Iztuetak Taykistango Pamir mendira egindako espedizioa izango dute hizpide.
Normalean hainbeste bistaratzen ez den kirolaren eta kirolarien alderdiari azpimarra egiten dion saio honek bigarren emanaldi bat ere badu astearte gauetan, Baserria Zuzenean saioaren ostean, 23:45ak aldera.