Omenaldia Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finala hasi aurretik egin dute. Irurtzun eta Lemoako taldeak lehiatu dira eta nafarrak nagusitu dira.

Gaur goizean Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketako finala jokatu dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Irurtzungo taldea Lemoakoari nagusitu zaio. Nafarrek hiru partidak irabazi dituzte. Finala hasi aurretik, antolatzaileek zazpi pilotazale omendu dituzte. Tartean, Antonio Elizondo (2020an hil zen) eta Jose Antonio Aldama zumarragarrak. Elizondoren izenean, Maria Anjeles Domaika alargunak eta Udane eta Oier Ozaeta bilobek hartu dituzte oroigarriak. Omenaldiaren ondoren Goiargi abesbatzak Agur Jaunak kanta abestu du, covid-19ak hildakoen omenez.
Elizondok eta Aldamak Beloki pilota elkartearen sorreran parte hartu zuten eta udalak Beloki pilotalekua eraiki zezan gogor lan egin zuten. Omenaldia Beloki pilotalekuan izan da eta Beloki pilota elkarteko pilotariek pasilloa egin diete.
Horra hor bideoa eta argazki batzuk.