Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

240 urte ezkonduta

Zumarraga

Ascensio eta Cruz Maria Uribesalgo anaiak urte berean ezkondu ziren: 1961ean. Aurten, beraiek eta beraien emazteek, Maria Elvira Saenzek eta Filo Urrestarazuk, beraien ezteien 60. urteurrena ospatu dute.

2021/11/11
Otamotz

Bizi itxaropenak gora egin duen arren, oraindik ez da oso ohikoa bikote batek ezkontzaren 60. urteurrena ospatzea. Oso osasun ona behar da. Are deigarriagoa da urte berean ezkondu ziren bi anaiek ezkontzaren 60. urteurrena ospatzea. Guztien artean, 240 urte egin dituzte ezkonduta.

Hori da Ascensio Uribesalgo, Maria Elvira Saenz, Cruz Maria Uribesalgo eta Filo Urrestarazuren kasua. Ascensiok 89 urte ditu eta bere emazteak, Maria Elvirak, 84. Bata Zumarragakoa da eta bestea donostiarra.

Gaztetan Europan zehar egin zuten bidaia batean ezagutu zuten elkar. Itzuli zirenean bidaian parte hartu zutenek bazkari bat antolatu zuten Donostian eta Ascensiok Maria Elvirari deitu zion telefonoz: ez zekiela jatetxeko bidea eta ea geltokitik jatetxera lagunduko zion. Maria Elvirak baiezkoa eman zion. Bazkalostean, zumarragarrak Donostia hobeto ezagutzea gustatuko litzaiokeela esan zion donostiarrari. Maria Elvira berriro gidari lana egiteko prest azaldu zen… eta gaur arte.

Cruz Mariari eta Filori dagokionez, batak 87 urte ditu eta besteak 86. Filo Urdiainen jaio zen, baina 5 urte zituenean gurasoak Zumarragarra etorri ziren. Handik oso gutxira ezagutu zuen bere senarra izango zena. Izan ere, Urrestarazutarrak eta Uribesalgotarrak oso gertu bizi ziren. «Parean bizi ginen. Leihora atera eta aurrean ikusten nuen», oroitu du nafar jatorriko zumarragarrak.

Ezkontza

Beraiek 1961eko maiatzaren 3an ezkondu ziren (Cruz Mariaren urtebetetze egunean) eta beraien koinatuak urte bereko urriaren 10ean (Uribesalgo anaien gurasoak ere urriaren 10ean ezkondu ziren, urte batzuk lehenago). Cruz Maria eta Filo Antion ezkondu ziren (bazkaria Ormaiztegiko bainuetxean egin zuten) eta Ascensio eta Maria Elvira Donostiako San Vicente elizan ezkondu ziren (bazkaria Ulia jatetxean egin zuten). Lehenengoek bost seme-alaba eta hamabi biloba dituzte eta bigarrenek lau seme-alaba eta zazpi biloba.

Maria Elvirak beraien garaian bikoteak elkar ondo ezagutu gabe ezkontzen zirela onartu du. «Ezkondu ondoren ezagutzen genuen elkar guztiz. Gure helburua familia bat osatzea zen eta ondo joan zaigu. 60 urte ondoren elkarrekin ondo moldatzea gauza handia da. Hori bai, emaztea senarraren menpe zegoen erabat. Senarra lanera joaten zen eta emaztea seme-alabak hezteaz arduratzen zen. Gogor lan egin behar zen hainbeste seme-alaba aurrera ateratzeko eta senarrak apenas ikusten zituen umeak. Gaur egun, ordea, gazte askoren ametsa ez da familia bat osatzea, bidaiatzea baizik». «Batzuk txakurrak dituzte, seme-alaben ordez», gehitu du bere koinatuak. «Lehengoan seme-alabarik ez zuela eduki nahi esan zuen neska batek telebistan. Dagoeneko ama zela. Bere katuaren ama».

Etorkizuna

Beraien ametsa seme-alabak izatea zen, ordea. Amets hori bete zuten eta orain bakarra gelditzen zaie: heriotza gozoa izatea. «89 urterekin ezin dut gehiago eskatu», esan du Ascensiok. Bere emazteak ez diola heriotzari beldurrik gehitu du. «Sufritzen hiltzea oso gogorra izan behar da. Heriotzarako prest nago, ordea. Akats asko ditut, baina zintzotasunez jokatzen saiatu naiz beti. Jainkoak deitzen nauenean, egindakoa aurkeztuko dut».

Egun hori iritsi bitartean, ahalik eta ondoen bizitzen eta laguntzen saiatzen dira. Cruz Mariari minbiziarekin lotutako lau ebakuntza egin dizkiote, baina oraindik egunero poteoa egiten du. Ascensiok urte asko eman ditu Antioko baselizan lanean eta lekukoa bere semeari pasa dio. Lauei asko gustatzen zaie bidaiatzea. Eta lauak Nagusilaneko boluntarioak dira. «Besteei laguntzeak ase egiten zaitu. Zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago jasotzen duzu», amaitu du Maria Elvirak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT