ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita bigarren kate-begia Andoni Jakak jarri du, Antonio Arrizabalagari eskainitako bertsoekin.
· Egilea: Andoni Jaka
· Gaia: Antonio Arrizabalaga
· Doinua: Hango bortu gainetarik (Etxepare Rap), Maddi Martin eta Ander Lasaren bertsioan.
Antonio Arrizabalaga
Lemoatik Gernikara
handik Bilbo ta Zallara
Santander Zaragozara
ez dakit nola zauden han
Erorien haranean.Frankistek preso eurekin
eraman zuten mutila
hogeitasei urterekin
gerra zibilean hila
ez dakit nola zauden han
erorien haranean.Arreba baten berotik
kripta beltz baten hotzera
ilegalki bahiturik
ta izkutuan gainera
ez dakit nola zauden han
erorien haranean.Ehunka kilometrotara
itxaron degu gehiegi
sufrimendua akaba
ta justizia egin bedi
ez dakit nola zauden han
zain gauzkazu Zumarragan.