
Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarrak 2021eko Korta sarietako bat jasoko du. Gainontzeko sarituak Ignacio Uria enpresaria eta Victoria Cañas eta Fernando Salamero ardandegi-jabeak dira. Sariak azaroaren 23an banatuko dituzte, Gasteizen. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du. Linazasoro Parkinsonean aditua da eta Vivebiotech bioteknologia enpresaren sortzailea eta lehendakaria.