
Bilboko Musika Bandak Juanma Begiristain klarinete-jotzaile urretxuarrak konposatutako obra bat estreinatu zuen ostiralean. Gernika suzko euripean obra 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan oinarritua dago. Begiristain oso gustura ageri da jasotako erantzunarekin. “Kontzertua oso ondo joan zen. Oso pozik gelditu nintzen emaitzarekin. Jendea inplikatu egin zen eta lankideek zoriondu egin ninduten kontzertua amaitutakoan”.
Begiristain Bilboko Musika Bandako kidea da, 2001etik. Lehenago La Pamplonesa bandan jo zuen. Euskadiko Orkestrarekin ere jo du, bi aldiz.