
Azken aste hauetan egindako euriak luiziak eragin ditu eta luiziek hainbat arazo sortu dituzte. Agiñako errepidea itxita egon da eta GI-631 (saihesbidean) eta GI-632 (Deskargara bidean) errepidean putzuak sortu dira. Bestalde, atzo trenbidera eroritako luizia dela eta, Brinkola eta Beasain arteko zerbitzua autobus bidez ari dira egiten. Autobusak Zumarragako geltokian hartu behar dira eta Renfe dion kartel bat daramate.
Horretaz gain, Urretxuko Udalak pilotalekuaren azpian duen lokalera ura sartu da Urola ibaitik eta suhiltzaileak joan behar izan dira ura ateratzera. Gainera, Goldeneko txaletetatik Etxaburura doan bidea erori egin da eta atzo iluntzean luizi bat egon zen Santa Barbarako errepidean, Mundo Mejorretik gertu.
Lehenengo argazkia Santa Barbarako errepidekoa da, hurrengoa Etxaburura daraman bidekoa, hurrengo biak pilotaleku azpiko lokalekoak, hurrengo biak GI-631 errepidekoak eta azken hiruak Deskargara doan errepidekoak.