ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Zumarragako osasun zentroaren atarian elkarretaratzea egin dute, Osakidetzan "gainkarga" eta "utzikeria" salatzeko. Urtarrilaren 23rako mobilizazioak deitu dituzte hiriburuetan.
Helduen egitarauko bonuak larunbatean erosi ahal izango dira. Umeenak, gaurtik hilaren 21era arte.
Alvarez eta Txikon Manaslura egiten ari diren neguko espedizioa espero bezain gogorra izaten ari da. Elurrak ez du tregoarik eman eta 1. kanpamendura iritsi baziren ere, behera egin behar izan dute.
ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita seigarren kate-begia Asier Oliveirak jarri du, urte berriari jarritako bertsoekin.
Bulego talde azkoitiarrak kontzertua egingo du, hilaren 21ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak salgai daude.