Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Monica Leiva (Kultur eta gizarte dinamizatzailea)

«Mestizajera goaz eta horri kontra egiteak sufrimendua dakar»

Urretxu

Monica Leiva (Badalona, 1978) Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiko dinamizatzailea izan da azken urteotan. Postua utzi du eta Maite Aguadori pasa dio lekukoa.

2022/02/02
Otamotz

Noiz heldu zinen Urretxura?

2008an. 14 urte pasa dira dagoeneko. Ekialde Hurbiletik etorri nintzen. Korrespontsala izan nintzen bertan.

Kataluniako hiri handi batekoa zara eta Ekialde Hurbiletik etorri zinen. Aldaketa handia izan zen. Ondo moldatu al zinen?

Lehenengo hilabeteetan dena berria da. Deskubritzen, ezagutzen… pasatzen duzu denbora. Nik Bilbon ikasi nuen, baina Bilboren eta Gipuzkoako herri baten artean aldea dago. Hemengo kultura eta hizkuntza ezagutzen saiatu nintzen, baina kosta egin zitzaidan gizarte sarea ehuntzea. Lana lortzea ere zaila izan zen: krisi garaian heldu nintzen, berehala haurra eduki nuen, bertako hizkuntza ez nuen ezagutzen… Horrek guztiak isolatu egin ninduen. Kanpotik gatozen guztioi gertatzen zaigu.

Esperientzia hori Mahaian lan egiteko orduan baliagarria izango zitzaizun.

Esperientzia horrek beste batzuei laguntzeko balio izan dit. Ondo dakit beste toki batetik eta beste kultura batetik datorrenak zer behar duen. Dena den, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian oso kolektibo ezberdinekin lan egiten dugu. Mahaiaren helburua komunitatea eraikitzea da: ghettoak haustea, elkar ezagutzea, beldurra galtzea, besteek zer behar duten jakitea… Eta hortik abiatuta, helburua lortzeko proiektuak prestatzea. Ez dadila inor atzean gelditu. Zenbat eta hobe egon denok, orduan eta hobe egongo da herria.

Nolatan hasi zinen Mahaian lanean?

Udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Plana 2011n jarri zen abian, EHUren ikerketa batekin. 2012an egitasmoetako batzuk martxan jarri ziren. Dinamizatzaileak utzi zuenean, nirekin jarri ziren harremanetan. Siriar Karabana Kulturala dinamizatzen aritu nintzelako ezagutzen ninduten. Gizarte sarerik ez baduzu, oso zaila da ateak irekitzea. Harrera eskola dinamizatzen hasi nintzen eta pixkanaka proiektua hazi egin zen.

Ze balorazio egin duzu?

Aukera bikaina izan da niretzat. Jende asko ezagutu dut eta emaitza bikaina eman duten gauzak egin ditugu. Aniztasun eta Bizikidetza plana une bakoitzean dauden beharretara egokitzen da, diskriminazioari aurre egiteko eta gizartea kohesionatzeko. Nahiko ondo egin dugula uste dut. Koronabirusari aurre egiten ere jakin dugu. Koronabirusak diskriminazio egoera berriak atera ditu argitara eta horri aurre egin diogu: adinekoek bereziki sufritu dute, gazteak estigmatizatu egin dira, etorkinek asko sufritu dute, autismoa dutenek zailtasunak izan dituzte, Aspaceko erabiltzaileak etxean gelditu behar izan ziren… Konfinamenduan irrati saio bat egin genuen elkarren berri izateko.

Urretxu anitza dela argi dago, baina ba al dakigu elkarrekin bizitzen?

Prozesu bat da eta asko ikasi dugula uste dut. Harrera geroz eta hobea da. Geroz eta argiago dugu mundua txikia dela eta munduaren beste puntan gertatzen denak ere gugan eragina duela. Hori dela eta, aniztasunera eta mestizajera goaz eta horri kontra egiteak sufrimendua dakar. Aniztasuna aukera bezala ikusi behar dugu, diskriminazioei aurre egin eta gizarte kohesionatua eraiki.

Gustura al zaude Urretxun?

Sustraiak bota ditudala uste dut eta euskalduna sentitzen naiz. Hasiera gogorra izan zen, baina erabat integratua sentitzen naiz. Dena den, identitatea malgua da, bizitzan zehar eraikitzen goazen zerbait da. Arabiarra ere sentitzen naiz: han bizi izan nintzen eta mundu horrekin ere identifikatzen naiz. Identitateak geroz eta konplexuagoak dira, geroz eta mugimendu handiagoa baitago. Behin baino gehiagotan emigratu dugunok, identitateak batzen ditugu. Horrek tentsioa sortzen digu, sustraitzea zailtzen digu. Jaioterrira itzultzeko aukera hor dago beti eta horrek toki batean gelditzearen aldeko apustua egitea zailtzen du.

Euskarak asko lagundu al dizu Urretxun sustraiak botatzeko orduan?

Noski. Ni kataluniarra naiz eta oso argi nuen euskara ikasi behar nuela. Euskararekin adostasunak eta desadostasunak izan ditut. Kazetaria naiz eta hizkuntza nire lan tresna da. Hala, hona etorri nintzenean analfabetoa bihurtu nintzen. Ezin nuen nire lanbidean lan egin. Euskara ikastea garestia da eta azkar ikasi nahi baduzu ezin duzu lan batekin bateratu. Gainera, exijentzia oso altua da. Irakasle bezala aritzeko C1a behar duzu. Diglosia egoera batean bizi gara eta bederatzi urte behar izan ditut. Nekagarria izan da. Dena den, argi utzi nahi dut euskara opari bat izan dela. Euskal kulturako ateak ireki dizkit eta hori altxorra da. Euskara geroz eta gehiago erabiltzen dut egunerokoan. Etxean katalanez ere hitz egiten dugu. Katalanarekin lotura emozionala dut eta niretzat garrantzitsua da munduari begiratzeko eta mundua eraikitzeko modu hori ez galtzea.

Liburu lanketa taldeak dinamizatzen dituzu.

Hamar liburu lanketa talde dinamizatzen ditut: Zizurkil, Tolosa, Ormaiztegi, Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Basaurin. Lan gehiegi nuen eta lan guztiek zikloak dituzte. Horrek Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren dinamizazioa uztera eraman nau. Mahaiaren dinamizazioak energia handia eskatzen du. Sormenezko lana da, parte hartzailea… Nire ekarpena egin dut eta orain beste batek bere ekarpena egingo du.

Kazetari bezala lan egiten jarraitzen al duzu?

Kultur dinamizatzaile gisa lan egiten jarraituko dut eta mundu horretan ditudan aukerak aztertuko ditut. Kazetaritzara itzultzeko aukera ere aztertuko dut.

Nolakoa da liburu lanketa taldeetako lana?

Formazio handia eskatzen duen lanbidea da. Asko irakurri behar da. Horretaz gain, taldeak dinamizatzen jakin behar da. Gizakia materia zoragarriena da, baina baita sentikorrena ere. Talde guztiak elkarren ezberdinak dira eta egokitzen jakin behar da. Lan horretan asko ikasten da.

Zein da liburu lanketa taldeen egoera?

Nire ustez kulturaren inguruan sozializatzeko geroz eta behar handiagoa dugu. Pandemiak kulturari min handia egin dio. Batez ere antzerki eta zine aretoei. Liburu lanketa taldeetan ez dugu alde handirik nabaritu. Taldeak oso ondo ari dira funtzionatzen. Nire ustez, liburu lanketa taldeek geroz eta indar handiagoa dute. Dagoeneko talde espezializatuak sortu dira: filosofian, poesian, haur eta gazte literaturan… Talde horiek elkar ikusteko eta hitz egiteko balio dute eta ezin ditugu galdu. Elkartrukatzea, ez isolatzea… oso garrantzitsua da. COVID ziurtagiriak pertsona batzuk estigmatizatu egin ditu eta sozializatzeko, gozatzeko eta ikasteko aukerak murriztu dizkie. Hori oso kezkagarria da.

Zerbait gehiago aipatu nahi al duzu?

Eskerrak eman nahi dizkiet gizarte kohesionatu baten alde nirekin lan egin duten guztiei: udala, elkarteak, herritarrak… Esperientzia eraldatzailea izan da. Hazten lagundu nau. Oso babestua sentitu naiz eta oso ondo pasa dugu. Herria hankaz gora jarri dugu. Orain Maite Aguadok hartuko du lekukoa. Bere erara lan egingo du eta bere atzetik beste bat etorriko da. Garrantzitsuena herritarren parte hartzea da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT