Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Giro gaiztotua udaletxean

Zumarraga

Zumarragako Udaleko gobernu taldearen eta oposizioaren arteko harremana okertu egin da. Astearteko osoko bilkuran elkarri mokoka aritu ziren, mozio baten kontura.

2022/02/17
Otamotz

Ura nahasita dator Zumarragako udaletxean. Gobernuaren (PSE-EE) eta oposizioaren (EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Zumarraga) arteko harremana okertu egin da eta astearteko osoko bilkuran elkarri mokoka aritu ziren, PSE-EEren mozio baten harira.

Duela aste batzuk oposizioko hiru alderdiek prentsa ohar bat kaleratu zuten eta bertan alkateari errespetua eta jarrera aldaketa sakona eskatu zioten. Handik egun batzuetara, gobernu taldeak salaketa faltsuak egitea leporatu zion oposizioari.

Asteartean beste behin agerian gelditu zen giroa gaiztotua dagoela. PSE-EEk mozio bat aurkeztu zuen urgentziazko prozeduraz, eguneko gai zerrendatik kanpo. Mozioa adinekoen bizitza kalitatearen aldekoa zen eta oposizioko alderdiek edukiaren alde daudela esan zuten, baina mozioa aurkezteko moduaren aurka azaldu ziren. Hala, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Zumarragak abstentzioa eman zuten. Beraien ustez, gaia aurretik landu behar zen eta deklarazio instituzional gisa aurkeztu.

Mozioan, udalak erakunde eta enpresei adineko aurrez aurreko zerbitzua eskaintzeko eskatzen die eta merkatariei eta ostalariei adinekoak kontuan hartzeko (irekitzeko errazak diren ateak, aulkiak eserita itxaron ahal izateko, letra handiak…). Bestalde, jaurlaritzari Zumarragako anbulatorioa eguneko 24 orduetan irekitzeko eskatzen dio.

Udalak, bere aldetik, adinekoei gauzak errazten eta beraien beharrak kontuan hartzen saiatuko da. Gainera, merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako sentsibilizazio eta informazio kanpaina egingo du.

Mikel Serrano alkateak mozioa premiazko prozeduraz aurkeztearen arrazoia azaldu zuen. «Zumarragako biztanleen %25ak 65 urte baino gehiago ditu eta %10ak 80 urte baino gehiago. Neurriak lehenbailehen hartu behar dira».

Elkarrekin Zumarragako Ines Benitez mozioaren edukiarekin ados daudela esan zuen. Gauzak egiteko moduarekin ez, ordea. «Ezin ditugu bankuak eta merkatariak eta ostalariak zaku berean sartu. Bestalde, anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen gaiak ez die adinekoei bakarrik eragiten. Denoi eragiten digu eta bere mozioa merezi du».

EAJko Josu Idigorasek ere mozioa aurkezteko modua kritikatu zuen. «Ostiralean osoko bilkuraren deialdia jaso genuen eta bertan ez zen mozioa agertzen. Atzo (astelehena) izan genuen mozioaren berri. Egokiena gaia patxadaz lantzea eta deklarazio instituzional gisa aurkeztea izango litzateke. Edukiaren %95ean ados gaudenez, ez litzateke zaila izango».

Pentsiodunei aitortza

EH Bilduko Josu Aztiria EAJ eta Elkarrekin Zumarragarekin bat etorri zen. «Irisgarritasunaz hitz egiten duzue, baina mozioa gaztelania hutsean bidali duzue. Bestalde, zaurgarritasunaren ikuspegi murritza duzue: desberdintasun ekonomikoak dira pertsonak zaurgarri bihurtzeko faktore nagusia. Ez da adinekoei buruz bakarrik hitz egin behar. Eta merkatariei eta ostalariei ezin zaie konpainia elektrikoei eta bankuei bezainbeste eskatu. Udalak, eskatzeaz gain, egin beharra du. Horren jarraipena egingo dugu. Bukatzeko, astero kontzentrazioetan parte hartzen duten pentsiodunek udalaren errekonozimendua merezi dute. Horregatik dago gai hau agenda sozialean».

PSE-EE alderdiko Rosa Maizak azaroan EH Bilduk mozio bat modu berean aurkeztu zuela gogoratu zuen. «Orduko hartan guk bakarrik kritikatu genuen». Serranok gainontzeko alderdiek ere adinekoen aldeko mozioak aurkezteko aukera eduki dutela gehitu zuen. Benitezek mozioa hauteskundeei begira aurkeztu izana leporatu zion. «Guk abstentzioa emateak mesede egin dizu, hala mitina egiteko aukera eduki baituzu. Oposizioa hauteskundeei begira dagoela diozu gero…».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT