
Bizi itxaropenak nabarmen egin du gora azken urteotan. Horren erakusle, gure herrietako 100 urtetik gorako bizilagunak. Garai batean ez zen batere ohikoa pertsona batek 100 urte betetzea, baina geroz eta arruntagoa bilakatu da. Hala, egun gutxitan bi zumarragarrek bete dituzte 100 urte: larunbatean Lorenza Garcia Garciak eta atzo Angeles Urtzelai Arrizabalagak. Rosa Maiza jarduneko alkateak Antioko irudi bat eta loreak oparitu zizkion, herritar guztien izenean.