Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko Adinekoen Mahaiak ekitaldi sorta antolatu du

Urretxu

Zikloak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Andoni Salamerok doluari buruz hitz egingo du eta Amaia Siguenzak elikadura izango du mintzagai

2022/03/02
Otamotz

Urretxun Adinekoen Mahaia eratu dute, udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren eskutik. Helburua 65 urtetik gorakoen beharrak eta nahiak asetzea da. Dagoeneko ekitaldi sorta bat antolatu dute.

Mahaia eta hurrengo asteetako programazioa atzo goizean aurkeztu zituzten, udaletxean. Ekitaldian Mertxe Segurajauregi mahaiko kideak, Maite Aguado dinamizatzaileak eta Maialen Fidalgo zinegotziak parte hartu zuten.

Fidalgok mahaia iazko urte amaieran eratu zela aipatu zuen. «Orain arte 65 urtekoentzat programak antolatzen genituen eta ondoren beraiei eskaintzen genizkien. Orain programak denon artean antolatzen ditugu. Denon artean beharrak identifikatzen ditugu eta ondoren erantzuna ematen diegu».

Aguadok hurrengo asteetako programaren ardatzak aisialdia eta osasuna direla azaldu zuen. «Zikloak, hitzaldiak eta ikastaroak egongo dira. Nahi duten guztiek parte har dezakete, baita 65 urtetik gorakoak ez direnek ere».

Segurajauregik ere herritar guztiak parte hartzera animatu zituen. «Denon artean gauza asko lor ditzakegu».

Zikloei dagokienez, hiru egongo dira. Pello Biainek Elkar Zainduz izenekoa gidatuko du. Saioak hilaren 9an eta 30ean, apirilaren 27an, maiatzaren 18an eta ekainaren 8an izango dira, 18:30ean, kultur etxean. Saioak elebitan izango dira.

Yolanda Cervero psikologoak Salud mental en tiempos de pandemia zikloa eskainiko du. Gazteleraz izango da. Saioak hilaren 22an, apirilaren 26an eta maiatzaren 24an izango dira, kultur etxean. Bukatzeko, Itziar Gandiak Envejecer bonito zikloa eskainiko du. Saioak hilaren 21ean, apirilaren 4an eta apirilaren 18an izango dira, Emakumeen Etxean. Zikloetako saio guztiak 18:30ean hasiko dira.

Ikastaroak

Hiru ikastaro ere antolatu dituzte: gimnasia egokituko ikastaroa jubilatuen egoitzan da ostegunetan, yoga ikastaroa kultur etxean astelehen eta asteazkenetan, eta irakurketa erraz ikastaroa kultur etxean asteazkenetan.

Horretaz guztiaz gain, hiru hitzaldi egongo dira. Hiruak elebitan izango dira. Hilaren 15ean Borja Doncel ikerlariak adinagatiko diskriminazioari buruz hitz egingo du. Hitzaldia kultur etxean izango da, 17:00etan.

Hilaren 16an, Andoni Salamero doluari buruz mintzatuko da. Ekitaldi hau udaletxeko portaloian izango da eta 18:00etan hasiko da. Azken hitzaldia Amaia Siguenza dietistak egingo du. Martxoaren 28an izango da, 18:00etan, kultur etxean.

Ekitaldi hauetan guztietan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Horretarako, 943 03 80 83 zenbakira deitu behar da edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT