Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Lanera joan eta minbiziarekin itzuli

Urretxu eta Zumarraga

Goierri garaiko enpresa askotan substantzia toxikoekin lan egin dute. Kaltetuak antolatzen hasi dira eta asteazkenean Asviamiek, amiantoak kaltetutakoen elkarteak, hitzaldia egin zuen.

2022/03/11
Otamotz

Euskal Herriko lantegi askotan langileek hamaika substantzia toxiko arnastu dituzte. Goierri garaian ere hala izan da eta kaltetuak mobilizatzen hasi dira. Asteazkenean hitzaldia egin zuten Zumarragako kultur etxean. Bertan, Asviamie elkarteko Javier Marquesek eta Jesus Uzkudunek parte hartu zuten. Gai toxikoekin lan egiten zutenei eman beharreko pausoen berri eman zieten.

Asviamie amiantoak kaltetutakoen elkartea da, baina lanean gaixotu diren guztiei laguntzen diete. Gaixo daudenei tramiteak egiten laguntzen diete gaixotasunaren jatorria lana dela aitortzeko eta besteak Osalanen sartzen dituzte osasun zaintza berezia egiteko. «Hori enpresek egin beharko lukete, baina ez dute ezer egin. Lan honekin jarraituko dugu, kaltetu guztiengana heldu arte», aurreratu du Asviamieko Jesus Uzkudunek.

Duela aste batzuk CCOOk hitzaldi bat antolatu zuen Zumarragan eta Goierri garaiko kaltetuak mobilizatzen hasi dira. Iñaki Ruiz de Egilaz inguruko lantegietan lan egin zutenekin harremanetan jarri da eta asteazkeneko hitzaldira 50 lagun inguru joan ziren: langile ohiak, dagoeneko hil diren pertsonen senitartekoak… «Legazpiar batek ezin dela etorri esan dit, gaur bertan ospitalean ingresatu dutelako. Labeak egiten zituen Legazpiko enpresa batean lan egiten zuen. Duela gutxi sartu zen gure zerrendan. Hori da gure egoera», azaldu du Uzkudunek.

Goierri garaiko enpresa askok lan egin dute substantzia kutsakorrekin eta langileek sarea eratu behar dutela dio. «Jendeak silizea, kadmioa, nikela, beruna… arnastu ditu. Horiek guztiek birikako minbizia eta antzerako gaixotasunak sortzen dituzte. Osakidetzako medikuak gaixoak artatzen dituzte, baina ez zaie axola gaixotasuna nondik datorren. Baina gaixotasuna nondik datorren jakin behar da, enpresetan prebentzioa bultzatzeko. Egun, enpresa gehienetan ez dago amiantorik, baina minbizia sortzen duten beste gai batzuk daude».

Amiantoak kaltetutakoen artean Felipe Cuñado dago. 30 urte baino gehiago eman zituen Sarralde enpresako galdategian lanean eta birikako minbizia du. Gaixotasuna lanean sortu zela aitortu diote. «Osalanekoak Zumarragara etorri ziren eta nik arriskua nuela esan zuten. Jarraipena egin zidaten eta hiruzpalau urtera gaitza azaldu zen. 2014an izan zen hori. Berehala operatu ninduten. Horri esker jarraitzen dut bizirik. Jarraipena egiten didate, noski. Lehen baino askoz ere ahulagoa nago. Lehen mendira joaten nintzen. Orain, berehala nekatzen naiz».

Berarekin lan egin zutenei, lehenbailehen Asviamierekin harremanetan jartzeko eskatu die. «Lehenbailehen joan behar dira medikuarengana. Gaixotasuna lehenbailehen detektatu behar da. Bihar, beharbada, berandu izango da», aipatu du Cuñadok.

Ruiz de Egilazi duela gutxi detektatu diote arazoa. «Kirolaria izan naiz beti: mendira joan, palan jokatu… Makal samar nengoela nabaritu nuen eta medikuarengana joan nintzen. Aurten, eskuineko birikan plaka kaltzifikatuak ditudala ikusi dute. Gaixotasunaren lehen urratsa izan ohi da. Emaztea izan zen Asviamierekin harremanetan jartzeko esan zidana. Patrizio Etxeberria, GSB eta Sidenorren lan egin nuen eta inork ez zidan amiantoarekin lan egiten ari nintzela esan. Argi utzi nahi dut ez dudala sekula zigarrorik erre», aipatu du.

Uzkudunek kalte ordainak jasotzeko egin beharrekoen berri eman zion eta hitzaldia antolatzea eta inguruko lantegietan lan egin dutenei deialdia luzatzea erabaki zuen. «Altzairu-fabriketan lan egin dugunoi azterketa sakonak egingo balizkigute, alergia eta gaixotasun asko aurkituko lizkigukete», gehitu du Marquesek. «Siderurgian lan egin duten guztiek entzumen arazoak dituzte. Jubilatuek beraien dirua audifonotan gastatzeak sutan jartzen nau. Hori mutualitateak ordaindu behar die!», azaldu du Uzkudunek.

Umore apur batekin amaitu du. «Estatu espainiarrean Frantzian edo Alemanian baino askoz ere lan gaixotasun gutxiago azaleratzen dira. Lanean oso traketsak garela, baina primerako osasuna dugula esan ohi dut. Lan istripu asko ditugu, baina apenas dugu lan gaixotasunik. Lan gaixotasunak ez dira azaltzen, ezkutatu egiten direlako. Medikuek non lan egin duten galdetu beharko liekete gaixo guztiei».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT