Larunbatean Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu-Zumarragako kanporaketa jokatuko da Goierri elkartean

Larunbatean, 16:00etan, Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu-Zumarragako kanporaketa jokatuko da Goierri elkartean. Izen-emateak 20 euro balio du, bikoteko. Bikote onenak Gipuzkoako finalera sailkatuko dira. Hau martxoaren 26an jokatuko da, 15:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan. Final nagusia, berriz, apirilaren 9an jokatuko da Behe Nafarroan.