ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita hamaikagarren kate-begia Aitor Agirrebeñak jarri du, 'Urretxu ta Zumarragari' jarritako bertsoekin:
- Izenburua: Urretxu ta Zumarragari
- Egilea: Aitor Agirrebeña
Burua sutrai ta familian
jartzen deanen pentsatzen
Izazpipeko Zumarraga zait
nei barrutik ateratzen
Nahiz bi herriek gauza askotan
duten bakarra ematen
Eta bien artean bakarra
erreza da aukeratzen
Larunbat gauetako parranda
Urretxun baita gertatzenBroma guztiak alde batera
hitz egin nahi nuke klaro
Gure herrien batasunaren
alde eginez garbiago
Kontrako herriko jendekin ere
enaiz sentitzen arraro
Bien arteko diferentziak
eraman gabe haratago
Herri batean herritasuna
pertsonen baitan badago