Liburu azoka herritar guztiei zabalik egongo da, 14:30etik 17:30era ikastetxeko pilotalekuan
Atzo, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek etxean egindako bizkotxoak jan zituzten jolasorduan eta itsulapikoetan Ukrainar errefuxiatuen alde dirua emateko aukera eduki zuten. Gaur, berriz, liburu azoka egiten ari dira ikastetxeko pilotalekuan. 11:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era egongo da zabalik. Ikastetxeko familiek emandako ehunka liburu jarri dituzte salgai. Erosle bakoitzak ondo deritzona ordainduko du. Azoka herritar guztiei zabalik dago. Dirua Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio eta hauek Ukrainako errefuxiatuei emango die. La Salle-Legazpi ikastetxeak Aste Solidarioaren barne antolatu ditu. Urtero antolatzen dute eta aurtengoa Ukrainaren aldekoa da.