Izugarrizko jendetzak egin dio harrera euskararen aldeko ekimenari. Urretxu-Zumarragako itzulia eginda, Eitzako aldapan behera joan da Goierri beheko herriak festa giroz zipriztintzeko asmoz.
Itzuli jendetsua egin eta gero, Korrikak utzi ditu dagoeneko Urretxu eta Zumarraga. Eitzako aldapan behera abiatu da, Goierriko behe aldeko herriak zeharkatzeko asmoz.
Urretxu-Zumarragan ikaragarrizko harrera izan du, eta azkar igaro bada ere, zapore gozoa utzi du euskararen aldeko karabanak korrika parte hartu dutenen artean, baita begira eta txaloka egon direnen artean ere. Legazpiko jende asko zen tartean, bertatik igaro ez, eta talde handi bat kalejiran etorri delako bertara.