Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Nire bizitza askoz ere aberatsagoa da euskara ikasi nuenetik»

Zumarraga

Mari Carmen Viedmak (Cazorla, 1960) Zumarragako jubilatuen Irri Makila antzerki taldearen koordinazio lana du. Beste hamaika ekimenetan ere parte hartzen du.

2022/07/14
Otamotz

Jaengo Cazorla herrian jaio zinen.

8 urterekin etorri nintzen hona. Lau anaia-arreba gara eta guztiok han jaio ginen. Gazteena jaio zenerako hemen bizi ginen, baina amak nahiago izan zuen hara joan, familia han baitzuen.

Nolatan etorri ziren gurasoak Euskal Herrira?

Gurasoak Cazorlakoak ziren eta 1968an etorri ziren Zumarragara. Aita praktikantea (erizaina) zen eta garai hartan oposizioak egin ondoren Espainiako estatuko edozein tokitara bidaltzen zituzten. Oposizioak 1958an atera zituen eta Bidanira bidali zuten. Baina ama ez zen ohitu. Aitak eszedentzia hartu zuen eta Andaluziara itzuli ziren. Eszedentzia hamar urtekoa zen eta bukatu zenean herrialde berberera itzuli beharra zuen. Andoain, Bergara eta Zumarraga bisitatu zituzten, besteak beste. Zumarraga gustatu zitzaien.

Zergatik gustatu zitzaien Zumarraga?

Hiriburuetatik gertu zegoelako. Gainera, garai hartan hiru geltoki zeuden oraindik Zumarragan. Trenari esker seme-alabak unibertsitatean ikasteko aukera izango zutela pentsatu zuten.

Ama ondo moldatu al zen Zumarragan?

Oso ondo. Garai hartan Zumarragan Andaluzian baino askatasun handiagoa zegoela eta bizimodua hobea zela esaten zuen.

Gurasoek seme-alabak unibertsitatera joatea nahi zutela esan duzu. Zer ikasi zenuen?

Biologia ikasi nuen, Bilbon. Medikuntza egin nahi nuen, baina urte hartan numerus clausus-ak jarri zituzten. Biologia eta medikuntza gertuko ikusten nituen eta biologia ikastea erabaki nuen. Ez nintzen damutu.

Nondik nora ibili zara lanean?

Ikasketak 1982an bukatu nituen eta krisi garaia zen. Gainera, euskara oso gutxi nekien, ikasketak gazteleraz egin bainituen. Hala, hemen bizitzen jarraitu nahi banuen, euskara ikasi beharra nuela pentsatu nuen eta euskaltegira joan nintzen. Ordura arte nekien apurra Itziar Zaldua ikastolako irakasleak irakatsi zidan. Gure bizilaguna zen eta aitak berarengana bidaltzen ninduen, euskara ikastera. Anai-arrebok astean bitan edo joaten ginen berarengana.

Zer moduz euskaltegian?

Sei urte eman nituen euskaltegian. Goizez euskaltegira joaten nintzen eta arratsaldetan eskola partikularrak ematen nituen. EGA titulua lortu bezain laster, delegaziotik deitu zidaten matematika eskolak emateko. Oposizioak egiteko garaian, 1994an, matematika eta biologia irakaslea izateko oposizioak egin nituen. Biologian nota hobea lortu nuen, baina matematikan plaza gehiago zeuden. Hala, matematikako plaza eman zidaten.

Nondik nora ibili zara lanean?

Oñatin, Urretxun, Tolosan, Donostian… lan egin dut. Oposizioakk atera nituenean, Tolosako Orixe institutua aukeratu nuen. Ondoren, Legazpiko Olazabal institutura etorri nintzen. Han eman ditut azken 22 urteak. Irakastea asko gustatzen zait.

Gazteak asko aldatu al dira?

Egungoak umeagoak iruditzen zaizkit. Lehengoak baino babestuagoak daude. Autonomia falta nabari diet. Baina gurasoen babesetik aldentzen direnean, tiro bat bezala ateratzen dira. Unibertsitateko lehen ikasturtea egin ondoren bisitan etortzen zaizkidan gazteak erabat aldatuta ikusten ditut: autonomia, hitz egiteko modua…

Zuen lana asko aldatu al da?

Bai, baina nire lankide batek duela 2.000 urteko Pitagoras eta egungoa pertsona berbera direla esaten du. Matematikan edukiak gutxi aldatu dira, baina irakasteko modua asko aldatu da. Egun, teknologia berriak erabiltzen ditugu, matematika manipulatiboa egiten dugu… Moldatu beharra izan dugu. Formazioa jaso behar izan dugu, teknologia berriak erabiltzeko.

Antzerki munduan egin duzun lanagatik ere ezaguna zara. Nolatan hasi zinen antzerkian?

La Salle-Legazpi ikastetxeko irakasle batek antzezlan bat prestatzea proposatu zigun guraso taldekooi eta baiezkoa eman genuen. Lehen antzezlanean paper txiki bat izan nuen, baina jarraitu egin nuen eta aipatutako irakaslea Eibarrera joan zenean koordinatzaile lana hartzea proposatu zidan. Remi Garcia eta biok gara antzezlan guztietan parte hartu dugun bakarrak.

Zergatik gustatzen zaizu hainbeste antzerkia?

Nire amona, aitaren ama, irakaslea zen. Antzerkia asko gustatzen zitzaion eta 5 urterekin antzerki saio batera eraman ninduen. Asko gustatu zitzaidan eta egunen batean ni ere eszenatokira igoko nintzela esan nion amonari. Antzerkiak munduaren ikuspegi zabal bat eskaintzen dit. Beste pertsona batzuk izateko aukera.

Irri Makila antzerki taldea koordinatzea eskaini dizute eta baiezkoa eman duzu.

Ez nuen inongo zalantzarik izan. Pablo Santillanek ezin zuela jarraitu esan zidatenean, laguntzea erabaki nuen.

Eskulanak egitea ere gustatzen zaizu.

Hori amamaren eraginez da. Oso trebea zen eta umetan puntua eta kakorratz-lana egiten irakatsi zidan. Nire espezialitatea gurutze-puntua da. Made in Urola azoka sortu zenean, parte hartzea erabaki nuen. Nire helburua ez zen saltzea, egindako lana erakustea baizik. Baina pertsona batek nik egindakoa preziatzea eta erostea ohorea da. Alargun gelditu nintzenean utzi egin nuen, baina itzultzeko eskatu zidaten. Nire ogibidea ez denez, lortzen dudan dirua elkartasunera bideratzen dut. Biscornuak egiten ditut: guraizeei ez galtzeko jartzen zaien apaingarria. Mairikoekin josten dut.

Zaletasun gehiago ba al dituzu?

Asko irakurtzen dut: nobela historikoa, beltza… Dolores Redondo eta Ibon Martin oso gustuko ditut. Bestalde, Goiargi abesbatzan abesten dut. Lehenago Zumarragako parrokiako abesbatzako kidea izan nintzen, mezetan irakurtzen baitut.

Gizarte lanetan laguntzea gustatzen zaizu.

Gurasoengandik datorkit. 16 urte nituenean, hemengo Gurutze Gorriaren talde bultzatzailean egon nintzen: ikastaroak egin, lasterketetara joan…

Nola ikusten duzu gizartea?

Geroz eta indibidualistagoak gara eta pandemiaren ondoren asko ari da kostatzen normaltasunera itzultzea.

Euskara ikasi duzuen guztiek asko eman diozue euskarari. Zer eman dizue euskarak zuei?

Euskara ikasteko beharra ikusi nuen, baina ez bakarrik lanagatik. Jose Luis Zalduaren ezkontzan, Antion, bertsolariak ikusi nituen lehenengoz eta liluratuta gelditu nintzen. Ez nuen abesten zutena ulertzen eta hori izan zen, hain zuzen ere, euskara ikasteko arrazoietako bat: bertsolariek abesten zutena ulertu nahi nuen. Bertsolaritza asko gustatzen zait. Aukera dudanean, bertso saioetara joaten naiz. Bertsolari gazteak gustatzen zaizkit. Neskak bereziki. Nire bizitza askoz ere aberatsagoa da euskara ikasi nuenetik. Euskaraz hitz egiten duzunean, euskaraz pentsatzen duzu. Horrek euskara erabat barneratua dudala esan nahi du. Bihotzeraino.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
2

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
3

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
4

Eitzako erreka aire librera atera eta ingurua urbanizatuko dute

2023/03/22
Zumarraga
5

Bertsolariak, finalerako prest

2023/03/22
Urretxu eta Zumarraga
6

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT