Cecilia Alvarez, Moises Mazmela, Felix Toral eta Esperanza de la Torre omenduko dituzte Adinekoen Egunean

Igandean Adineko Pertsonen Eguna ospatuko dute Urretxun. Beti bezala, bazkarian parte hartuko duten zaharrenak omenduko dituzte. Aurtengo omenduak Cecilia Alvarez Saez (95 urte), Moises Mazmela Iriarte (90 urte) eta Felix Toral Matesanz (85 urte) eta Esperanza de la Torre Medina (91 urte) senar-emazteak izango dira. Bazkarian 145 lagunek parte hartuko dute.