Hazinnova programari esker euren berrikuntza proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko. Ziurtagiria jaso duten artean herriko bi enpresa daude: Egumendi eta Premank.
Egumendik manganesodun altzairuzko plakak egiten ditu eta Premankek lan arriskuen prebentzioan lan egiten du.