ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Amaia Iturriotzek ere, 'Nire belaunaldiari' bertso sortarekin.
- Egilea: Amaia Iturriotz
- Gaia: Nire belaunaldiari
Hogeita hamarren bueltan
zer daukagu argi?
Bizitzaz zer dakigu?
Ba al gara handi?
Bertso bidez jarriko
natzaio kantari
Ni barne hartzen nauen
belaunaldiariLagunaren tinbrea
haren arkupea
bapatean Internet
sortu zen urtea
gero what´s up, instagram
aldiro trukea
egokitzean datza
bizi-irauteaAurrekoek zutena
borrokaz berpiztu
gu iritsi ta dugu
mundua likistu
promesen belaunaldi
ez min, ez arrisku
edozer zen posible
eta guk sinistuBehin-behineko lanpostu
eta lan-baldintza
behin-behinean errentan
den etxebizitza
behin-behineko harreman
iheskor bakoitza
egonkortasunetik
ihesi gabiltzaGatazkaren hondarrak
jasoak suabe
Goenkalek egiten
ote gaitu talde
guztiaren kontra ta
guztiaren alde
etorkizunaren zain
iraganik gabeBelaunaldi galtzaile
belaunaldi eri
liburutan ez zara
oraingoz ageri
baina maite zaituztet
ta bizirik segi
ez dira onak izaten
galdera gehiegi