![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/10/whatsapp-image-2022-10-19-at-15-54-391.jpeg)
Geltokiko merkatariek eta ostalariek bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko azoka solidarioa antolatu dute iganderako. Geltokiko plazan egingo dute, 10:00etatik 14:30era. Gainera, 12:00etatik 14:00etara, Patxi Luquek kontzertua egingo du eta sardina-jana egingo dute. Luquek doan joko du.
Hilaren 30ean Katxalin martxa egingo dute Donostian. Martxarako kamisetak Zumarragako Euskadi plaza 5eko egoitzan salgai jarriko dituzte: gaur, 24an eta 27an, 17:00etatik 19:00etara. Igandeko azokan ere salduko dituzte.