Azken orduetako haize ufada gogorrek arazoak sortu dituzte. Zumarragan trintxerako zuhaitza hesitu behar izan dute, adar asko erortzen ari zirelako. Haizeak hesiak ere bota ditu. Urretxun, Santa Barbarara bidean, adar asko erori dira. Eta haizeak Urretxuko sarreran egin behar duten gasolinerako lursailean jarritako hesia ere bota du.