
Guillermo Murciego urretxuarrak irabazi du Urretxuko Urrelur Mineralogia eta Paleontologia asteko argazki lehiaketa. Bigarren saria Francisco Albarran ordiziarrak irabazi du. Herritar batek egindako argazki onenari dagokion saria, berriz, Jokin Antoñanak irabazi du.
Gaztetxoei dagokienez, Amets Karrera azkoitiarrarena izan da argazki onena. Bigarren argazki onena Joanes Karrerak ateratakoa izan da.
Sari banaketa ekitaldia datorren ostiralean izango da: 19:00etan, Urretxuko udaletxean.