Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Azaroaren 25aren inguruko adierazpen instituzionala

Urretxu eta Zumarraga
2022/11/22
Otamotz

Ostiralean Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna izango da. Urola Garaia mankomunitateko Berdintasun arloko kideek adierazpen instituzionala irakurri dute gaur Urretxuko udaletxean. Horra hor testuaren edukia:

“Beste urte batez, azaroaren 25ean indarkeria matxistaren kontrako aldarria egin nahi dugu. Ozen esan, indarkeria matxistaren forma ororen kontra gaudela, eta horiek betetzen duten funtzio soziala, hau da, emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea gaitzesten dugula.
Beraz, indarkeria matxista indarkeria sistemikoa dela adierazten dugu. Indarkeria horren adierazpideak fisikoak, psikologikoak, sexualak eta ekonomikoak dira, eta emakumeen eskubideak eta autonomia onartzen ez dituzten sineste patriarkalak dituzten eta emakumeen kontrolpean mantendu nahi dituzten gizonek gauzatzen dute. Horrela, hertsatuz eta bortizkeriaz, emakumeen oinarrizko eskubideak bere osotasunean erabiltzea eragozten dutelarik.
Bide horretan, aurtengo martxoaren 7an Urola Garaiko Mankomunitateko batzar orokorrean onartu genuen eskualdeko III Berdintasun Planaren “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak” ardatzak dioen moduan, emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriaren adierazpen larrienetakoa da indarkeria matxista. Ez da indarkeria erabiltzen duten gizon batzuen arazo indibiduala, baizik eta arazo estruktural eta sistemikoa, bizitzako arlo guztiei eragiten diena, eta berau sostengatzen duen matxismoa desagerraraztea eskatzen duena. Horretarako konponbidea berdintasuna orokortzetik etorriko da, gure gizartearen balio eta helburu gisa.
Urola Garaiko Udal Elkarteak eta berau osatzen dugun lau Udalek berresten dugu, planaren baitan jasotzen den moduan, indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde lan egiten jarraituko dugula eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jartzen jarraitzea izango da gure lehentasuna. Era horretan, planak jasotzen dituen hurrengo helburuak betetzeko konpromisoa berresten dugu:

  • Lehenik, prebentzio politikak eta programak inplementatzen jarraitzea eta indarkeria matxista jasan duten emakumeen eta haien seme-alabei arreta integrala ematea. Prebentzioari dagokionez, Urola Garaian barne-mailan indarkeria kasuen aurrean jarduteko protokoloa azken urteetan aktibo egon ez bada ere, berau eguneratu eta aktibatzeko prozesua burututa, berriro martxan da. Hori horrela izanik, datorren urteetako erronka, inplikatutako agente guztien arteko sinergiak eta elkarlana fintzea izango da.
  • Bigarrenik, erreparazioa eta oneratzea bermatzea, horretarako emakumeak subjektu aktibo izango dira eta bide emango zaie gogoeta eta praktika eraldatzaileak diseinatzeko. Azkenik, indarkeria jasan duten emakumeak oneratu eta ahalduntze prozesuak sustatuko ditugularik.

Zehazki, erreparazio printzipioak esan nahi du emakume bizirauleei arreta ematen dieten zerbitzu publikoek ekintzak bideratzea maila guztietan jasandako kalteak arintzeko; halaber, indarkeriak emakumeengan utzitako ondorioei arreta jarriko zaiela bermatzea eta neurriak hartzea emakumeen eskubideen urratzea ekarri dituzten egoerak berriz ez errepikatzeko.
Tokiko erakunde gisa, gure politiketan erreparazio-printzipioak bermatzeko bete beharreko helburuak hurrengoak dira:

  • Biktima bizirauleak berreskuratze eta erreparazio prozesuan laguntzea, beraien gaitasun eta aukeratzeko ahalmena indartzea, biktima-bizirauleentzako ahalduntze pertsonalerako neurriak garatuz
  • Gertakizunen errepikapena ekiditeko prebentzio politikak sortuz eta martxan jarriz

Eta horiek betetzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzeko konpromisoa hartzen dugu. Hala nola, horiek burutzeko tresna diren eskualde mailako Berdintasun Arloa eta Emakumeen Etxea bultzatzen eta garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. Baita, beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan arituko gara eta aldi berean, gizarte-taldeekin eta talde feministekin betekizun honetan.
Bukatzeko, Urola Garaiko biztanleei dei egiten diegu, Azaroaren 25aren bueltan antolatu diren ekintza eta aldarrikapenetan parte hartzera”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT