Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Kirola

Historiako emakumezko pilotu onenaren autoa, Urretxun

Urretxu

Michele Mouton frantziarra historiako emakumezko pilotu onena izan da. Josean Zufiaur urretxuarrak hark gidatu zuen Audi Quattro-a bezalakoa du eta egunotan Urretxuko Mugiauto tailerrean ikusgai da.

Josean Zufiaur urretxuarra, bere Audi Quattroarekin.
2022/11/23
Asier Zaldua

Michele Mouton (Estatu frantziarra, 1951) historiako emakumezko pilotu onena izan da. Munduko rally txapelketan lau garaipen lortu zituen. Ez dago garaipen bakar bat lortu duen beste emakumerik. Sailkapen orokorrean bigarren izan zen 1982an, bosgarren 1983an eta zortzigarren 1981ean, beti Audi batekin. 1981ean erabili zuen autoa bezalakoa Urretxuko Mugitegi industrialdeko Mugiauto tailerreko erakusleihoan ikus daiteke egunotan. Josean Zufiaur urretxuarrarena da.

Nahi gabe erosi zuen, ia. «Lagun batek Volkswagen Iltis bat erosi nahi zuen: Paris-Dakar proba irabazi zuen lehenengotako bat. Oso auto zatarra iruditzen zait, dena olana eta plastikoa. Nik horrelako bat izan nuen eta badakit zertaz ari naizen. Audi Quattro bat erostea gomendatu nion: auto mitikoa da, garai hartan merke samar eros zitekeen eta garestitu egingo zirela uste nuen. Baina lagunak Hiltisa erosi zuen eta nik Quattroa erostea erabaki nuen. Toledon (Espainia) oso merke saltzen zuten bat aurkitu nuen. Argazkiak bidaltzeko eskatu nion eta zerri eginda zegoen. Soto batean zuten. Ez zuen arrankatzen. Baina erosi egin nuen eta, pixkanaka, berritu egin nuen».

Oso garestia

Esan bezala, auto mitikoa da. «Rallyetako A Taldean parte hartzeko, 500 auto egin behar ziren. Hau lehen 500 horietako bat da. 498.a hain zuzen ere. 1980an bederatzi milioi pezeta balio zuen. Astakeria. Ferrari batek baino gehiago. Etxean dudan aldizkari batean, Madrilgo Castellana hiribideko etxebizitza bat bezain garestia zela jartzen du. Futbolariek eta halakoek erosten zuten. Nik eduki nuen lehen Audi Quattroa Realeko jokalari batena izan zen. 1985ekoa zen. Istripua izan zuen eta erdi konponduta erosi nuen. Nik bukatu nuen konponketa».

Erreportaje honetako Audi Quattroa, berriz, 1980koa da. Rallyetan parte hartu zuen lehen 4×4 autoa delako da mitikoa. «Ordura arte debekatua zegoen lau gurpiletako trakziodun autoekin parte hartzea, baina Audiko ordezkariak arau hori kentzea lortu zuen eta, harrezkero, Audi Quattroarekin proba guztiak ia guztiak irabazi zituen. Gainontzeko markek lau gurpiletako trakziodun autoak egin behar izan zituzten Audiekin lehiatu ahal izateko», azaldu du Zufiaurrek.

Erreportaje honetako autoa sekulakoa dela dio. «Walter Rohrl pilotuak, inoiz egon den onenetakoa, lehen aldiz probatu zuenean, azeleratzen zuenean motz gelditzen zela eta frenatzen zuenean pasa egiten zela esan zuen. Autoak oso azkar joatea ahalbidetzen zuela, alegia. Autoa egiteko gai zena sinistea kosta egin zitzaion. Teorian auto horrek geometria txarra du, ordea: motorra aurreko ardatzaren aurrean du. Hori dela eta, pisu banaketa oso txarra da. Baina autoak ondo eusten dio lurrari eta sekulako trakzioa du».

Zufiaurrek 2012 inguruan erosi zuen bere autoa. Egun, bai autoa eta bai piezak izugarri garestiak dira. «Interneten ez dut nirea bezalakorik salgai ikusi. Ondorengo urteetakoak bai, baina 1980koak ez».

Baina Audia ez da bere auto klasiko bakarra. Ezta gutxiago ere. Bere bizitzan zehar 100 bat auto klasiko izan ditu: Renault 5 Turbo 1, Citroen 11 Ligero, Simca Rally, BMW M3, Seat 1430. Audi Quattro, Porsche… «Denak gustuko ditut. Ezin dut bakar bat aukeratu. Artzain bati bere ardi kuttunari buruz galdetzea bezala da. Gaztetan rallyetan parte hartu nuen eta egun alabekin erregulartasun rallyetan parte hartzen dut».

Ez du ametsetako autorik. «Nahi nituen guztiak izan ditut. Egun, 1990eko Porsche Carrera 4 bat, Audi S4 bat, Fiat 125 bat… ditut».

Motorrak aldatu

Zufiaurrek, auto klasikoen bilduma egiteaz gain, 4×4 autoei diesel motorra kendu eta gasolinazkoa jartzen die; Urretxuko Zubiaitz Autoak tailerrean. «Zenbait jendek gasolinazko motorrak nahiago ditu, biziagoak direlako. Gehienetan, Defender zaharrei Range Rover edo Discovery autoen V8 motorrak jartzen dizkiet. Emailea hartzailea baino berriagoa izan behar da, kutsadura kontuagatik. Motor horiek geroz eta garestiagoak dira, geroz eta gutxiago daudelako, baina jendea ordaintzeko prest dago. Aurten bost auto prestatu ditut. Beste bezero batek Triumph bati aipatutako V8 motorra jartzeko eskatu dit, beste batek bere autoari Porsche Cayenne baten motorra jartzeko…».

Auto bati beste baten motorra jartzea ez da batere erraza. «Lanik errazena 150 ordutan egin nuen, baina gehienetan ordu gehiago behar ditut: 200 bat. Gainera, hasi aurretik plangintza egin behar da. Eta motorra aldatzeaz gain, erradiadorea, berogailua… egokitu behar dira. Pertsona bati organu bat transplantatzea bezala da: ordulariak, bira-kontagailuak, aldagailuak… funtzionatzea lortu behar da. Garai batean inork ez zuen halakorik egin nahi, baina azkenaldian modan jarri da. Dena den, Euskal Herrian oso gutxi dira halakoak egitea eskatzen dutenak. Bezero gehienak kanpokoak dira».

Zufiaur txikitatik da mekanika zalea. «Haurra nintzenean, sehaska astintzen nuen eta horrela torlojuak laxatzea lortzen nuen. Ondoren, behatzekin askatu egiten nituen. Bat-batean, sehaska desmuntatuta eta haurra lurrean».

Garai bateko autoak egungoak baino askoz ere gehiago gustatzen zaizkio. «Egun, dena sentsorez beteta dago eta denbora asko kostatzen da akatsa non dagoen jakitea. Gainera, motorrak asko estutzen dituzte: gutxiago kontsumitu dezaten, zaratarik atera ez dezaten, korrika gehiago egin dezaten… Geroz eta mekaniko gutxiago daude. Nahiago dut auto zaharrekin lan egin, berriek sekulako buruhausteak ematen baitituzte. Jendeak ez du ulertzen auto berriek arazoak ematen dituztela eta gurekin haserretzen dira, asko kobratzen diegula iruditzen zaielako. Auto berriek lan handia ematen dute, ordea! Zaharretan dena argi eta garbi ikusten da. Loteria tokatuko balitzait, tailerrera etortzen jarraituko nuke: asmatu, moldatu… Auto zaharrak esker onekoak dira: egiten diezun guztia itzuli egiten dizute, sentsazio bikainak eskatzen baitizkizute», aipatu du.

Hala, bere tailerreko webgunean ikus daitekeen moduan, mendian utzitako makina bat auto berreskuratu ditu. Bere tailerreko teilatuan jarri duen Land Roverra, adibidez. «Umetan esnea saltzen zigun Gabiriako baserritarraren baserrira joaten ginen eta baserritarrak bere Land Roverra gidatzen uzten zidan. Teilatuan jarri dudana Land Rover hura da! Baserriko esnearen usaina du oraindik! Menditik ekarri nuenean konturatu nintzen Land Rover hura zela: militarra, berdea, esne usaina… Sekulako ilusioa egin zidan. Aizpurutxo ingurutik ekarri nuen».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT