Zumarragako kiroldegiaren azken solairuan komun bat eraikitzen ari dira eta azaroa amaierarako listo egotea espero dute. Komun hori oso beharrezkoa da, azken solairuan egiten diren ikastaroetan parte hartzen duten erabiltzaileek eta asteburuetako partidetako ikusleek bi solairu jaitsi behar baitituzte komunera joateko. Komun berria gurpildun aulkia erabiltzen dutenentzako ere irisgarria izango da.
Horretaz gain, kiroldegiaren bigarren solairuan kokatuta dagoen arte martzialen gelako tatamia berritu egin dute. Zaharra egoera txarrean zegoen. Nazioarteko Judo Federazioak homologatutako tatami irristagaitza jarri dute.