Pintxo banatu dituzte, herri kirol jaialdia egin dute eta pilota partida jokatu dute. Osasun zentroa eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan irekitzearen aldeko plataformak kontzentrazioa egin du.

Gaur eguerdian Zumarragako Euskadi plaza inauguratu da. Hasteko, herri kirol jaialdia egin dute. Ondoren, plaza inauguratu da eta mahai-joko aldaerako pilota partida jokatu dute. Bost emakumek beste bosten aurka jokatu dute. Talde bat Urbe jantzi-dendaren aldean kokatu da eta bestea Maite kafetegiaren aldean. Gainera, burruntzian erretako txerriarekin egindako 1.500 pintxo banatu dira. Aldarrikapenerako tokia ere egon da. Zumarragako osasun zentroa eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan irekitzearen aldeko plataformak kontzentrazioa egin du. 200 bat bizilagunek parte hartu dute.