Zumarragako Udalak Busca Isusi kalearen zaharberritzea hasi du (3tik 9ra eta 8tik 14ra). Espaloiak zabalduko dira irisgarritasun arauak betetzeko (gutxienez bi metro izango dute), errepidea berriro asfaltatuko da, eskailerak berrituko dira, banku eta baranda berriak jarriko dira eta iturri berri bat jarriko da. Aurrekontua 532.000 eurokoa da. Obrak 17 asteko iraupena izango du.