Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragak ia milioi bat euro bideratuko du diru-laguntzetara

Urretxu eta Zumarraga
2023/02/03
Otamotz

Zumarragako Udalak 2023-2025eko diru-laguntzen plan estrategikoa aurkeztu du. Aurten, ia milioi bat euro bideratuko ditu, bederatzi ildotara.

Diru-laguntzen plan estrategikoa Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza zinegotziak aurkeztu zuten atzo. Diru-laguntzen helburua, herritarren beharrei erantzutea da: premia gehien dutenei lagundu eta garapen ekonomiko jasangarria sustatu.

Bederatzi ildoak euskararen sustapena eta normalizazioa, hezkuntza, gizarte ekintza eta berdintasuna, kultura, kirola eta aisialdia (osasuna), garapen ekonomiko eta soziala, gazteen emantzipazioa eta ingurumenaren eragina osasunean.

2019tik 2022ra 3,5 milioi bideratu dira. Diru gehien gizarte ekintzara eta berdintasunera bideratu da: ia 1,4 milioi. Garapen ekonomiko eta sozialari ia 640.000 euro bideratu zaizkio, kulturari 620.000, euskarari 280.000, kirolaren eta aisialdiaren sustapenari 271.000 eta gazteen emantzipazioari 250.000.

2023an ia milioi bat euro bideratuko da diru-laguntzetara, 2022an baino %8,4 gehiago. Euskarari dagokionez, udalak 88.400 euro banatuko ditu diru-laguntzetan (iaz baino 18.000 euro gehiago). Udalak euskara ikasteko laguntzak emango ditu eta Zintzo-Mintzo euskara elkarteari eta euskarazko komunikabideei diru-laguntzak emango dizkie, besteak beste.

Gizarte ekintzari dagokionez, 382.000 euro banatuko dira. Iaz baino 70.000 euro gehiago. Elkarteei eta premia larrian dauden familiei lagunduko zaie. Horretaz gain, adineko pertsonen parte hartzea eta integrazioa sustatuko da (jubilatuen elkarteen bitartez) eta Hirugarren Munduko egitasmoei babes ekonomikoa emango zaie.

Kultur ekintzetara ia 250.000 euro bideratuko dira (iaz baino 9.000 gehiago). Elkarteekin eta bizilagunekin elkarlanean, kalitatezko kultur eskaintza anitza eskainiko da.

Beste ildoetako baten helburua herritarren artean kirol jarduera sustatzea da. 70.000 euro bideratuko dira horretara. Iaz baino 5.000 euro gehiago.Kirol arloko elkarteei eta kirol ekitaldiak antolatzen dituztenei lagunduko zaie. Kirol eskaintza anitza, kalitatezkoa eta berritzailea izate nahi da, herritarrak kirola egitera animatzeko.

Garapen ekonomikora 132.000 euro bideratuko dira. Iaz baino 7.000 gehiago. Lehiakortasuna sustatzeko, hainbat diru laguntza emango dira: ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dutenei; merkatari berriei; lokal hutsak alokatu nahi dituztenei; dendak modernizatu nahi dituzten merkatariei… Horretaz gain, Bi-Tartean merkatari elkarteak eta Argixao enpresa elkarteak diru-laguntzak jasoko dituzte.

Udalak gazteen emantzipazioa ere sustatuko du, herritik alde egin ez dezaten. Etxebizitzak alokatzeko eta autoenplegurako laguntzak emango ditu. Guztira, 40.000 euro.

Bukatzeko, Zumarragako Udalak herrigunetik kanpo bizi direnei eta institutuko ikasleei garraioa eskainiko die eta ingurumenaren egoerak osasunean duen eragina ikertzen duen proiektuari babesa emango dio.

Diru-laguntza hauen guztien berri zehatzagoa izateko, zumarraga.eus webgunera jo daiteke (Egoitza Elektronikoa, Tramiteak) edo udaletxera deitu.

Maizak, aipatutako diru kopuruekin eskaera guztiak ase ezin badira, diru kopurua handitu edo ildo bateko dirua beste batera pasa daitekeela esan zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT