Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun arloak jabetze eskolako udaberriko egitaraua aurkeztu du. Urte guztian egiten diren ekintzez gain, zazpi tailer egingo dira: Erabakitzeko boterea, Tapiza zurezko uztaian, Batukada feminista, Idazketa feminista tailerra, Fruitu heldua anitz goxoagoa, Amatasun bizigarriak, Emakumeentzako yogaterapia eta Emakumeak mugimenduan.
Tailer gehienak emakumeen etxean egingo dira (Urretxuko Pagoeta auzoan), baina mankomunitate mailako jabetze eskola denez, bat Ezkio-Itsason egingo da eta beste bat Legazpin. Batukada feminista Ezkio-Itsason egingo da eta Emakumeentzako yogaterapia Legazpin.
Tailer hauetan 16 urtetik gorako Goierri garaiko emakumeek parte har dezakete. Izena emateko, 943 25 23 89 telefono zenbakira deitu daiteke edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Eskola 2012an jarri zen martxan. Bere helburua emakumeen partaidetza eta jabetzea sendotzea eta gizarte justuago, anitzago eta osoago bat lortzea da.