Goizean jende asko hurbildu da eta arratsalderako ekitaldiak antolatu dituzte

Bi-Tartean merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak Aukeren Azoka antolatu du gaurko. 20:30ak arte egongo da zabalik, Zumarragako Euskadi plazan (azokan) eta bi herrietako hainbat saltokiren aurrean.
Arratsalderako hainbat ekintza antolatu dituzte. 17:30etik 20:30era haurrentzako atrakzioak egongo dira (Atracciones Sanz), Josu Rodriguez DJak jendea dantzan jarriko du eta Suhotz eta Goxoa foodtruck-etan janaria eta edaria salgai jarriko dute. Azokan parte hartuko duten merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, arratsaldean foodtruck-etan trukatu ditzaten.
Azokak jende asko erakarri du. Horra hor eguerdian ateratako argazki batzuk.