
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek bizkotxoak eta cupcake-ak salduko dituzte astelehenean, Turkiako eta Siriako lurrikarak pairatu dituztenen alde. Ikasleek bizkotxoak eta cupcake-ak eramango dituzte eta 11:00etatik aurrera bizkotxo eta cupcake zatiak eskainiko dituzte. Itsulapikoak jarriko dira eta nahi dutenek dirua eman ahal izango dute. Diru hori lurrikara pairatu dutenei laguntzeko erabiliko da. Joan zen astean arroz bilketa antolatu zuten turkiar eta siriarren alde eta 330 kilo bildu zituzten.