
Xabier Zalduak euskal duatloiko finalean parte hartuko du igandean. 12:00etan jokatuko da, Azpeitiko zezen-plazan. Parte hartzaileek 45 ontzatako lau enbor moztuko dituzte (horizontalean), ondoren lau kilometro egingo dituzte korrikan eta bukatzeko 45 ontzatako beste lau enbor ebakiko dituzte (bertikalean).
Zalduak hiru aldiz irabazi du euskal pentatloi txapelketa, baina lehenengoz parte hartuko du duatloiko finalean. Berarekin batera, Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez eta Eneko Saralegi arituko dira. Finala ETB1en emango dute, zuzenean.