Atzoko lasterketan hirugarren egin eta gero lortu du finalerako pasea. 18:35ean izango da lasterketa, eta Teledeporte telebista katean ikusi ahal izango da.

Lorea Ibarzabalek finala jokatuko du gaur 800 metroko lasterketan, Europako pista estaliko atletismo txapelketan, atzoko finalerdian hirugarren postua lortu eta gero, 2:01:25 denborarekin. Gaurko finala 18:35ean izango da, eta lasterketak Teledeporte telebista katean emango dute. Estambulen (Turkia) ari dira jokatzen Europako txapelketak.
Daniel Ibarzabal zumarragarraren alaba da Lorea, eta Madrilen bizi da, baina Atletico San Sebastian taldearekin korrika egiten du. Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa bitan irabazia da, 2021ean eta aurten. Espainiako betiko bigarren marka onena ere egin du duela gutxi (2:01:0) Frantziako Metz hirian.