Gainzuri ikastetxeko haurrek Zaretelako gara ekimena egin dute, martxoaren 8a dela eta. Ikastetxe azpian, Urretxuko Gernikako Arbola eta Iparragirre plazetan eta Zumarragako Euskadi plazan horma-irudiak jarri dituzte. Horma-irudi horietan ikasleentzat garrantzitsuak diren emakumeen argazkiak ageri dira. Bakoitzak emakume bat aukeratu du eta zergatik den garrantzitsua azaldu du. Gehienek amak eta amonak aukeratu dituzte; baina ahizpak, arrebak, lagunak eta emakume ezagunak ere ageri dira.