
Gaur Eskolarteko Mendi Lehiaketaren 29. edizioa egin da Irun, Donostia, Zestoa, Mutriku eta Urretxun. Ibilaldi neurtuak egin dira. Urretxun Irimo inguruan egin dira. Bi ibilbide egon dira aukeran: bi ordu eta erdikoa eta hiru ordu eta erdikoa. Parte hartzaileak 08:30etik aurrera atera dira Areizaga-Kalebarrenetik. 200 mendizale inguruk parte hartu dute.