
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Urola Eskubaloi Kluba Lloret Cupera itzuli da. Kataluniako Lloret de Mar herrian antolatzen den nazioarteko txapelketa honen 12. edizioa da. Europako 60 klub eta 800 jokalari elkartu dira. Larunbatean hasi zen eta ostegunean amaituko da. Espedizio horia 144 jokalari, teknikari, zuzendari eta laguntzailek osatzen dute. Argazkietan ikus daitekeen moduan, primeran ari dira pasatzen.
Urolako jokalari eta entrenatzaile guztiak ez daude Lloret-en, ordea. Gizonezkoen lehen taldeak, Urola Laztimendi, Zumarragan jokatu du asteburu honetan. 23 eta 24 galdu du Arrasateren aurka eta, hala, igotzeko aukerarik gabe gelditu da.
Horra hor bidaian eta Lloret-en ateratako argazki batzuk eta bi bideo.