Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Marijo Garcia, Donostiatik jubilatuen ile-apaindegira

Zumarraga

Marijo Garcia ile-apaintzaile zumarragarrak Donostian lan egin du azken 36 urteetan. Bertako ile-apaindegia utzi eta herrira itzultzea erabaki du. Gure-Txoko jubilatuen egoitzako ile-apaindegia hartu du.

2023/04/05
Asier Zaldua

Zumarragako jubilatuak zorioneko dira: Marijo Garcia ile-apaintzaile zumarragarrak Donostiako ile-apaindegia utzi eta Gure-Txoko jubilatuen egoitzako ile-apaindegia hartzea erabaki du.

Garciak Bergaran ikasi zuen ofizioa. «Institututik atera nintzenean, Bergarara joan nintzen ikastera. Handik, Donostiara joan nintzen. Bertan egin nituen praktikak, hainbat ile-apaindegitan. Uda batean Joseren ile-apaindegian lan egiten hasi nintzen, Elkano kalean, eta bertan gelditu nintzen. Oso ile-apaindegi ederra zen. Josek utzi zuenean, Maite bere langileak hartu zuen. Maitek erretiroa hartu zuenean, duela 12 urte, nik hartu nuen. Izena aldatu nion: MJ jarri nion nire izena Marijo delako, baina Maite eta Joseren inizialak ere badira. 36 urte eman ditut bertan, guztira».

Oso gustura lan egin du Donostian, baina herrira itzultzea erabaki du. «Jubilatuen egoitzako ile-apaindegia esleitu behar zutela jakin nuenean, beharbada itzultzeko garaia zela pentsatu nuen. Izan ere, duela 36 urte hemen lan egiteko zorian izan nintzen. Jubilatuen egoitzan ile-apaintzailea behar zuten eta amak nire izena eman zuen. Hartu egin ninduten, baina ez nintzen gelditu. Ordurako
Donostian lan egiten nuen eta 20 urteko neska batentzat Donostian lan egitea erakargarriagoa da».

Joan-etorriekin nekatuta
Zumarragako jubilatuen egoitzan bukatuko du bere lan ibilbidea. «Iragarkia ikusi nuenean, ama zenaz gogoratu nintzen: etxera itzultzea nahi du!, pentsatu nuen… eta hemen nago! Egia esan, Donostian oso gustura nengoen, baina bizi kalitatea irabazi dut. Urte asko neramatzan egunero Donostiara joaten eta nekatuta nengoen. Atzenerako, larunbatetan Donostiara joatea oso gogorra egiten zitzaidan».

Donostiako bezeroei agur esan behar izatea gogorra egin zaio, noski. «Pena handia eman dit, noski, bezero zoragarriak bainituen. Baina hemen ere oso pozik nago. Ez nuen espero jubilatuen egoitza horren toki alaia izatea. Jendea oso dinamikoa da. Izugarria da. Yoga, ingelesa, euskara, memoria, dantza… lantzen dituzte. Primerako osasuna dute, gainera».

Donostiako eta Zumarragako bezeroen artean ez dagoela alde handirik dio. «Donostiako ile-apaindegira ere adineko emakumeak joaten ziren, batez ere. Donostiako erdialdean adineko jende asko bizi da eta, gainera, 60 urtetik gorakoak dira ile-apaindegira astero joaten direnak. Neskak gutxi joaten dira, hiru hilean behin bakarrik. Denek ile luzea eramaten dute».

Ile-apaindegia bera, primerakoa dela dio. Izan ere, Zumarragako Udalak duela oso urte gutxi berritu zuen jubilatuen egoitza. «Oso ile-apaindegi polita da», dio Garciak.

Bezeroen artean gizonezko batzuk ere baditu. «Kosta egin zitzaien sartzea, baina dagoeneko gizonezkoak ere etortzen dira. Horiek ere oso jatorrak dira».

Zumarragarrak modernoagoak
Donostiarrak zumarragarrak baino modernoagoak direla pentsa daiteke, baina ez da hala. «Han hemen baino klasikoagoak direla esango nuen. Esan bezala, Zumarragako jubilatuen egoitzara etortzen direnak oso aktiboak eta dinamikoak dira. Gauzak nahiko argi dituzte, baina aholkatzen uzten didate. Bost urte kendu behar diedala esaten diet eta hamar kentzeko esaten didate. Oso giro ona dugu».

Adinekoekin lan egitea gazteekin lan egitea baino errazagoa dela dio. «Adinekoek gauzak oso argi dituzte. Gazteek ez dakite zer nahi duten. Dena den, nor da adinekoa? 65 urtetik gorakoak? Gehienak osasunez primeran daude!». Zumarragako Gure-Txoko jubilatuen egoitzako ile-apaindegira nahi duten jubilatu eta pentsiodun guztiek jo dezakete. «Legazpiko jendea ere etortzen da. Donostiako ile-apaindegian nituen bezeroetako batzuk ere etorri dira. Asko poztu nau».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
2

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT