Gonbidapenak bihar (asteartea) banatuko dituzte

Irrintzi dantza taldeak jaialdia antolatu du larunbaterako. 19:00etan egingo dute, Zelai Arizti aretoan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena eskuratu behar da. Gonbidapenak Zelai Arizti aretoko leihatilan banatuko dituzte: bihar (asteartea), 19:00etatik aurrera.