
Klak!son musika taldeak ibilbidea etetea erabaki du. Prentsa ohar bat igorri du komunikabideetara, bere erabakiaren berri emateko. Horra hor idatzia.
“Hemezortzi urteren ostean Klak!son-en ibilbidea etetea erabaki dugu.
Tartean 4 disko eta makina bat kontzertu egin ditugu. Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz harago, bidean egin ditugun lagunak eta harremanak baloratzen ditugu batez ere, eta gu boston artean sortu den konplizitatea eta maitasuna. Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu alboan izan zaituztegun eta Klak!son-en parte izan zareten guztioi.
Zuzenean proiektuan parte hartu duzuenoi: Vargas, Txupi, Borja, Pini. Baita kolaborazioak edota kantak sortzen lagundu diguzuenoi: Pepi, Iraia, Hodei, Susaeta, Ander Azkarate, Izaro (Elvis), Isuo, Aitor Zabaleta, Aitor Lasku, Mikel Arregi, Kezman eta Dabor (Whiski supplier). Soinu teknikariei: Pit, Nestor Varela, Alvaro Remacha, Ander Barriuso (Shot)… Bikote eta familikoei, batez ere Laskurainen etxekoak bezala hartu gaituzuenoi, aupa Karmentxu! Lagunak, Ibonzori aipamen berezi bat; “Maite zaitugu”, baita, Antzuola, Urretxu eta Zumarragako lagunei. Eskerrak Goiena komunikazio taldeari, bereziki Iker Barandiaran, Maider Arregi eta Usoa Agirreri kobertura emateagatik. Esker berezi bat ere kontzertuetan horren ondo hartu eta afaltzen eman diguzuen horiei, momentu ederrak izan dira mahaiaren bueltakoak. Baita borondatez soinu teknikari lanetan ibili zareten lagunei. Eskerrak oro har musikaren alde egiteagatik: Mundumira, Puntaik Punta, Durangoko Azoka, MuTaMu, Gasteizko Doors taberna eta Evelio (Täntra), Santurtziko Munich 72, Danbaka (Elgetako kafe antzokia), Anoetako gaztetxea (6garren ez kontzertu famatua), Arrasateko Gure Leku, Idiazabal, Orioko Salatxo, Ondarroako Gaztetxea eta Nekro, Alegiako Gaztetxea, Putzuzulo, Iurretako jaiak, Doka eta Mahaster River, Eitzako jaiak, Ezkioko jaiak, Bergarako Pol Pol eta Laño Skate Park (Nahia), Orioko Etxeluze Gaztetxea, Eskoriatzako Cipris taberna, Osintxuko txoznak, Azpeitiko Gaztetxea eta MKT, Oñatiko Aker taberna eta Eneko Egea, Arrasateko Ekaitz taberna, Arrasateko Gaztetxea, Kooltur ostegunak, Mogambo, Kale Gorrian (Eros), Abadiñoko Sirimiri (orain Munts), Errenteriko Niessen aretoa, Berako Kataku ostatua eta Ibai, Atxondoko Gaztetxea eta pistinak (Matxorri), GKS, Mitu eta Frigo, Bergarako Gaztetxea (Kepa, Alain eta Martin Zaitegi), Muskulo taldeko lagunak, Antzuolako Gaztetxea eta bertatik pasatu diren guztiak, Antzuolako Kultura (JuanLu eta Jone Larrañaga), Torresoroa eta Zelai Arizti antzokiak, UZ Txozna batzordea, GazteleKU, MusiKUaldia, Bixamona fest eta Kkinzonako lagunak (Berasa, ez zaitugu ahaztuko!), Fox, Huts, Mox (Txurro), Aitz Garbi (Bingen, Juena , Pepi eta Lourdes), Zero, Surpe eta batez ere Antzuolako Txozna batzordea, makina bat aldiz gonbidatu baikaituzue.
Zumarraga, Urretxu eta Antzuola gure herri maiteei, beti goxo hartu gaituztelako.
Milesker!
Bukatzeko, eskerrak Mukuru kolektiboko bidelagunei.
Zerrenda honetan ahaztu zaituztegunoi ere, barkamen sakonak eta mila esker!
Ondo izan eta zaindu. Kontzertuetan ikusiko dugu elkar!”.