Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura
PABLO BADIOLA. GITARRISTA

«Rock klasikoa egiten dugu eta umorea eta ironia lantzen ditugu»

Urretxu eta Zumarraga

Pablo Badiolak (Zumarraga, 1974) gitarra jotzen du Bilboko The Daltonics rock taldean. Larunbatean Zarraparraz kolektiboak antolatzen duen Poligrafo Fest jaialdian joko dute.

2023/04/18
Asier Zaldua

Nolatan Bilbon?
Lizeoko ikasketak amaitu ondoren, Bilbora etorri nintzen Ingeniaritza Informatikoa ikastera. Karrera amaitu baino lehen lanean hasi nintzen eta hemen gelditu nintzen.

Nondik nora ibili zara lanean?
Hasieran eskolak eman nituen, Eusko Jaurlaritzarentzat. Egun, Telefonican lan egiten dut. Hogei urte baino gehiago daramatzat Telefonican. Getxon bizi naiz. Hamabost bat urte daramatzat bertan.

Nolatan musika zaletasuna?
Umetan solfeoa ikasi nuen, baina ez zitzaidan batere gustatzen. Bilbora etorri baino urte bat lehenago Zumarragako musika eskolara joan nintzen, gitarra elektrikoa jotzen ikastera. Josi y los Javis taldeko Josi Labajosekin ikasi nuen. Bilbora etorri nintzenean, utzi egin nuen.

Nolatan hasi zinen berriro gitarra jotzen?
Frontenisean jokatzen ari nintzela, eskafoidea apurtu nuen. Hiru hilabete egon nintzen igeltsuarekin. Errehabilitazioa egiteko ordua heldu zenean, medikuak eskumuturrarekin erlazioa zuen zaletasunen bat ba al nuen galdetu zidan. Gitarra bat nuela esan nion eta berriro jotzen hasteko esan zidan. Gitarra eskoletan izena eman nuen eta egun The Daltonics taldeko kideak direnetako batzuk ezagutu nituen. Datorren urtean 20 urte beteko ditugu elkarrekin. Urte hauetan guztietan talde ezberdinetan jo dugu. Frontoiak musikara eraman ninduen.

Noiz sortu zenuten The Daltonics taldea?
2015eko amaieran. Gure aurreko taldeko abeslariak taldea utzi zuen eta baxu-jotzaileak ere alde egin zuen. Bertsioak jotzen genituen, tabernetan, eta proiektuari buelta bat ematea erabaki genuen: besteen abestiak abestu beharrean, gureak abestea. Horrela, The Daltonics taldea sortu genuen. Alex abeslaria eta harmonika-jotzailea gurekin etorri zen eta baxu-jotzaile bat ere hartu genuen: Jesus Artetxe. Duela lau urte hil zen, bihotzekoak jota, lehen diskoa grabatu ondoren. Artetxe hil ondoren, baxu-jotzaile berria hartu genuen: nire emaztearen lagun bat. 2019tik formazio bera dugu eta beste bi disko grabatu ditugu.

Nola aurkeztuko zenuke The Daltonics taldea?
Garaje eta pub rockaren arteko rock klasikoa egiten dugu. Abesti guztiak gure abeslariak idazten ditu, gazteleraz. Umorea eta ironia lantzen ditu. Barre egitekoak dira. Musikari dagokionez, gure estiloa Dr. Feelgood eta Fuzztones artekoa dela esaten digute. Hitzei dagokienez, Siniestro Total taldearen antza dugula diote.

Kontzertu asko al dituzue?
Dezente jotzen dugu urtean zehar. Bizkaian jotzen dugu gehienbat, baina noizbehinka Kantabriara, Gaztelara… joaten gara. Aurten, Madrilen, Leonen, Ponferradan… egon gara. Datorren hilean Errioxan joko dugu. Iaz Legazpin jo genuen, Karibe Zaharra tabernan. Aurtengo kontzertu handiena ekainean izango da: BBK Legends jaialdian joko dugu. The Cult, Chris Isaak eta Niki Hill-ek ere joko dute, besteak beste. The Cult-ek joko duen egun berean jotzea sekulakoa da guretzat.

Zuen bideoklipetan taldean giro ona duzuela eta ondo pasatzen duzuela nabari da.
Gure helburu bakarra ondo pasatzea da. Musikak ez digu ez osperik eta ez dirurik ematen, baina musikari esker primeran pasatzen dugu. Esfortzua da, guztiok musikatik kanpo lan egiten baitugu eta taldekideek seme-alabak baitituzte. Baldintza horietan, abesti berriak egitea, diskoak grabatzea… zaila da. Zorionez, azkenaldian Bilbo aldean rock talde asko daude eta kontzertu zirkuitu txiki bat dago. Horri esker, jotzeko tokiak, estudioak, bideoklipak egiten dituen jendea… dago.

Rocka bizirik dago, beraz.
Batzuetan hilzorian dagoela dirudi, baina hor jarraitzen du. Gure ikusle gehienak gure adinekoak edo zaharragoak dira. Gazteei ez zaie rocka gustatzen. Baina gure adineko asko duela hamar urte ez ziren kontzertuak ikustera joaten eta zaletasun hori berreskuratu dute. Agian ez dute gauean atera nahi, baina arratsaldez egiten diren kontzertuetara joaten dira. Rockera itzuli dira.

Larunbatean herrian jo behar duzu.
Ez dut inoiz herrian jo. Duela hiru urte The Northagirres taldearekin jo genuen. Orduan jakin zuten gitarra jotzen dudala. Iaz, berriro jo genuen The Northagirres taldearekin: Bilboko jaietan, Kafe Antzokian. Borja Aranburu, The Northagirres taldeko baxu-jotzailea, Zarraparraz taldeko kidea ere bada. Jaialdi baterako deituko zigula esan zigun eta bere hitza bete du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT