ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Maddi Martinek, Jon Goenagak eta Andoni Jakak ondutako 'Oraina hobe da ero' bertso sorta.

- Egileak: Maddi Martin, Jon Goenaga eta Andoni Jaka
- Gaia: ‘Oraina hobe da ero’
- Doinua: Miley Cyrus (Flowers)
Zurrunbilo ilunetik gatoz
aldapak ditu bizitzak
ametsetan hegan egin asmoz
hemen dira argi printzak
soka baten gainean orekan
mundu aldrebes honetan
marraztu ditzagun irrifarrak
bihotza taupa zabaldu
sorginkeriatan guztiz galdu
eta alaitu baztarrakAtzera begira egon gabe
oraina hobe da ero
dantza lurrikara baten pare
Kontrola galduz unero
zertarako orduak gelditu
egunak sobera ditu
begitxoak zabalik ertzez ertz
artaldetatik ihesi
apurtuz pareta ta harresi
esna egiteko amets.
