14 taldeek patata tortilla prestatu dute eta epaimahaia Navarro, Etxe Azpi eta Buen Bokadoko sukaldariek osatu dute

Urretxuko Piztu Gazte mahaiak sukaldaritza lehiaketa egin du gaur arratsaldean Ederrena pilotalekuan. Parte hartzaileek patata tortilla egin dute. DBH3 eta DBH4ko ikasleek osatutako 14 taldek parte hartu dute. Epaimahaia Etxe Azpi, Navarro eta Buen Bokadoko sukaldariek osatu dute. Lehiaketa Osma taldeak irabazi du (Idoia, Noa, Laida eta Lara), bigarren saria Loretxoak taldeak (Danae, Naroa, Naia eta Nina) eta hirugarrena Las Patateras taldeak (Laia, Libe, Uxue eta Naia).