Bildutako dirua lurrikara pairatu zuten siriarrei eta turkiarrei bidaliko diete
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/04/zwhatsapp-image-2023-04-26-at-11-13-112.jpeg)
La Salle-Legazpi ikastetxean Elkartasunaren Astea ospatzen ari dira. Atzo liburu azoka egin zuten. Jasotako dirua lurrikara pairatu zuten Siriako eta Turkiako herritarrei bidaliko diete. Horra hor azokako argazki batzuk.