UZ Bizi! Plastic Energy enpresak ArcelorMittalenak ziren lurretan ireki nahi den fabrika “plastiko erraustegia” dela salatu du eta herritarrak bilera batera deitu ditu. Bilera atzo egin zuten, Zumarragako kultur etxean. 25 bat lagunek parte hartu zuten.
Duela egun batzuk, UZ Bizi! taldeak prentsa ohar bat kaleratu zuen. Atzoko bileran informazio osagarria eskaini zuten. “Europa mailako txostenak azaldu genituen. Antzerako erraustegi ezberdinen garapena azaldu genuen. Bakar batek ez du normaltasunez funtzionatu. Ez da lortu teknologia hori arrakastaz ezartzea lortu eta diru publikoa behar izan dute. Baina Europa halakoetarako bideratuta egon diren diru-laguntzak eteten ari da”, azaldu dute UZ Bizi! taldeko ordezkariek.
Horretaz gain, hurrengo hilabeteetan eman beharreko pausoez hitz egin zuten. “Gurasoei informatzea garrantzitsua dela adostu genuen, beraien seme-alaben osasunean izan dezakeen eraginagatik. Pankartak jartzeaz, bideoak zabaltzeaz, mobilizazioez… ere hitz egin genuen. Hitzaldiak antolatzeko asmoa era badugu. GuraSOS taldeko edo Ekologistak Martxaneko adituekin, adibidez. Horretaz gain, alderdi politikoei beraien iritzia emateko eskatu nahi diegu. Herritarrek, botoa emateko orduan, alderdi bakoitzak ze iritzi duen jakin beharko luke. Lanean jarraituko dugue eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da”.
