
Atzo arratsaldean Eitzako jaietako mus txapelketa jokatu zen. Eugenio Ugalde Flus eta Eusebio Zabala nagusitu ziren. Bigarren postuan Arzuaga eta Mendi sailkatu ziren, hirugarrenean Imanol eta Jon eta laugarrenean Aran eta Montxo.
Gaurko ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 14:00ak arte bigarren eskuko azoka egingo dute San Gregorio kalean. 12:00etan haurren arteko pilota partidak jokatuko dira auzoko pilotalekuan. 13:00etan, berriz, Uxue Kerejetak kontzertua egingo du ermitan.