Gorka Hermosak Berlinen egingo den Bakearen Aldeko Jaialdian joko du, errusiar batekin eta ukrainar batekin
Gorka Hermosa akordeoilariak hilaren 19an Berlinen egingo den Bakearen Aldeko Jaialdian parte hartuko du. Hermosak Postdam-eko ganbera orkestrarekin eta beste bi bakarlarirekin joko du: Anna Krishtaleva errusiarra eta Radu Ratoi ukrainarra. Kontzertua Berliner Philarmoniker areto ospetsuan izango da eta Hermosak bere azken obra joko du: Peace Dream. Hurrengo egunean, hilaren 20an, obra bera joko du Brandenburgoko Atearen aurrean.
Hermosak Ukrainako eta Errusiako abesti tradizional bana uztartu ditu bere obra berrian. Borroka, maitasuna, gorrotoa, gerra, itxaropena… islatu ditu. Lanak hiru zati ditu: maitasuna, borroka eta itxaropena. Estilo inpresionistako obra da eta zine munduko musikaren, musika tradizionalaren eta rockaren ukituak ditu.
Argazkia: Pepe Lamarca
